2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz'

Kaixo, lagunok!! Igande honetan ODON  DE APRAIZ ikastolan izango dugu IGANDEAK JAI saioa. 


'IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz'

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak beste hainbat eragilerekin elkarlanean abian  jarri duen egitasmoa. 

Apirilak 13
Odon de Apraiz ikastola


  • 17.00etan 'Xelestino sardinaren istorioa' TitiritEROak
Ongi etorri mundu magiko batera, non, ilusio eta fantasia apur batekin, dena posible den. Eriz-ek fantasia eta errealitatea elkartzen dituen ikuskizuna eskainiko digu.
  • 18.00oetan 'Txokolatezko sardinen tailerra' eta askaria
Txokolate eta bizkotxozko sardina handiak egingo ditugu denen artean eta begiraleak bakoitzean giltza bat ezkutatuko du. Ondoren, sardinak lakasitoekin, birutekin, gailetekin… apainduko ditugu. Ea nori tokatzen zaion giltza!


Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Odon de Apraiz Ikastola eta Urtxintxa Eskola

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina