2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Bertsolariak libre

BERTSOLARIAK LIBRE ekimenetik jasotako mezua birbidaltzen dizuegu.
Arabako Bertsozale Elkarteak bat egiten du BERTSOLARIAK LIBRE ekimenak antolatutako agerraldi publikoarekin, otsailaren 22an, larunbata, Gasteizen.

Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak Audientzia Nazionalean inputatuta otsailaren 24 eta 25ean epaituko dituzte.
         Bi bertsolariak epailearen aurrera deitu dituzte Gasteizko alde zaharreko Zaharraz Harro jai herrikoietako egitarauaren barruan, 2012ko ekainaren 30ean, egin zen preso eta iheslarien senideen omenezko kalejiran bertsoak kantatzeagatik. Orain, otsailaren 24 eta 25ean epaituko dituzte, ekimen berean parte hartzeagatik inputatutako beste hamabi lagunekin batera.
         Egoera hori salatzeko Bertsolariak Libre ekimena jarri dugu martxan. Ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Horien artean, otsailaren 22an, larunbata, eguerdiko 12etan, Agerraldi Masiboa Gasteizko Aihotz plazan. Bertara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizugu, Euskal Herriko bertsolari, bertsozale, euskaltzale, sortzaile....guztiekin batera komunikabideen aurreko Agerraldi Masiboan parte hartu dezazun.
         Bertsolariak Libre kamisetak (5€) ere atera ditugu eta berau jantzita etortzeko animatzen zaitugu. Oraindik zurea ez badaukazu http://bertsolariaklibre.weebly.com/ webgunean daukazu berau eskuratu ahal izateko informazio guztia.
         Sormenez elkartasuna adierazi nahi izanez gero, bertsolariaklibre@gmail.com helbidera bidali ditzakezu zure argazki, bertso edo bideoak. Ondoren webgunean argitaratuko dira. Beste baliabide batzuk ere badituzu eskuragarri:
         Sortzaileek bere sentimendu eta pentsamenduak libreki adierazi behar dituelako eta adierazpen askatasunik gabe kulturak ez duelako etorkizunik, BERTSOLARIAK LIBRE.
         Otsailaren 22an Aihotz plazan elkar ikusiko dugulakoan, jaso gure agurrik beroena. Eta gerturatzeko asmotan bazabiltza, jakinarazi iezaguzu. Eskertuko dizugu!
         BERTSOLARIAK LIBRE EKIMENA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina