2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

Familia euskaraz jolasean ikastaroa

Kaixo, lagunok!!

'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz' egitasmoko hurrengo emanaldiak zehaztu bezain laster kartelak bidaliko dizkizuegu. Baina bitartean Urtxintxa Eskolarekin eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera antolatutako ikastaro interesgarri baten informazioa helarazten dizuegu. Doakoa eta irekia da, hortaz, zabaltzen laguntzea eskertuko genizueke. 

[IKASTAROA] Familian euskaraz jolasean 

Jolas eta abestiek haurren garapenean eta euskararen normalizazioan duten garrantzia adieraztea eta euskaraz jolastuz gozatzea izango da ekintza honen helburua. Modu honetan, familian euskarazko harremana indartu eta euskararen transmisioa sustatzen duten dinamikak izango dira nagusi.
Noiz? Ikastaroa bi saioz osatuta dago:
  • Otsailaren 8an, larunbatean, 11.00etatik 13.00etara (gurasoek bakarrik hartuko dute parte)
  • Otsailaren 15ean, larunbatean, 11.00etatik 13.00etara (gurasoek umeekin batera hartuko dute parte; 3 eta 8 urte bitarteko haurrak)
Non? Landazuri kiroldegiko kantxa (kaleko oinetakoekin ezin da sartu. Ortozik edo kirola egiteko zapatilak eraman beharko dira)
Izena emateko: Bidali mezu bat zure izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa zehaztuzzurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera. Konfirmazio mezua jasoko duzu lekua duzu(e)n jakiteko.

Bestetik, datorren astelehenean (OTSAILAren 10ean) Gasteizen aisialdia euskaraz sustatzeko lantaldea sortzeko asmoz GEU elkarteak deitu duen bileran parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. 
Gasteizen aisialdia euskaraz sustatzeko talde irekia
  • Noiz? Otsailaren 10ean, astelehenean, 18.30etan 
  • Non? Landatxo Gizarte Etxean. (El Campillo)
Edozein zalantza baduzue jarri gurekin harremanetan
Aste ona izan!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina