2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-02-26, asteazkena, Gasteiz
Bertsokatu txapelketa. Kanporaketak Ordua: 20:00 Lekua: Aranba taberna Bertsolariak: Peio Ormazabal, Ander Solozabal, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu Gai-jartzailea: Asier Ortiz de Ginea Antolatzailea: Kutxiko Tabernariak Kartela            
                             
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Non daude Arabako bertso-eskolak? http://www.bertsozale.com/eu/araba/bertso-eskolak/non-daude


2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Gazta zati bat





Asteazkenean, otsailak 19, Gazta Zati Bat filma proiektatuko da Salburua Burdinbide lokalean.
Gure esku dago elkarteak egingo du filme honen proiekzioa, eta horrez gain, aurkezpen bat egingo du.










Informazio gehiago web orrialde honetan daukazue: www.gureeskudago.net

Gure esku dago astean egingo dena




Aste honetako bertso agenda

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-02-19, asteazkenaGasteiz
Bertsokatu txapelketa. Kanporaketak Ordua: 20:00 Lekua: Txinbo taberna Bertsolariak: Ruben Sanchez, Irati Majuelo, Julen Eizagirre, Maria Izaga Gai-jartzaileak: Mikel Larrañaga Antolatzaileak: Kutxiko Tabernariak Kartela

2014-02-20, ostegunaGasteiz
Bertso-saioa BERTSOLARIAK LIBRE ekimena Ordua: 19:30ean Lekua: Gaztetxea Bertsolariak: Sustrai Colina, Odei Barroso, Nerea Elustondo, Peio Ormazabal, Eneritz Zabaleta, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Ander Solozabal, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Manex Agirre, Unai Gaztelumendi, Erika Lagoma, Xabier Amuriza, Iñaki Viñaspre, Maialen Lujanbio Antolatzailea: Bertsolariak libre Kartela

2014-02-21, ostiralaAgurain
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA Bertso-poteoa. Bat-bateko taldeak: Sorginetxe-Agurain, Bertsotxoak-Gasteiz eta Zeledonen seme-alabak-Zalduondo. Idatzizko taldeak: Txor eta Tan-Lautada 20:30 Lekua: San Juan plazatik hasitaAntolatzailea: Sorginetxe taldea Kartela

2014-02-22, larunbataLegutio
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA. Bertso-poteoa. Bat-bateko taldeak: Bostibaieta-Legutio eta Urkabustaiz Ordua: 19:00 Lekua: Herriko plazatik abiatuta  Antolatzailea: Bostibaieta bertsotan Kartela

2014-02-22, larunbata,  Gasteiz
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA. Bertso-poteoa. Ordua: 19:30 Bat-bateko taldeak: Aizkorak Zorroztu-Gasteiz eta Txandrio-Arabako Erriotxa. Idatziko taldeak: OhShibaro Bertso Team eta Añanan Euskara Mingainean ElkarteaOrdua: 19:30 Lekua: Aizkora tabernatik abiatuta Antolatzailea: Aizkorak Zorroztu Kartela

2014-02-22, larunbata,  Gasteiz
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA Bertso-afaria (Izena emateko ikusi kartela). Ordua: 20:30 Bat-bateko taldeak:Zabala eta estuak-Gasteiz eta Amurrio. Idatziko taldea: Udarregitarral C.P.(CorPoration) Ordua: 20:30 Lekua: Kinkiena elkartea Antolatzailea: Zabala eta estuak Kartela

2014-02-22, larunbataGasteiz
Komunikabideen aurreko agerraldi publikoa. Iker Pastor eta Jagoba Apaolazaren epaiketa salatzeko ekimena Ordua: 12:00 Lekua: Aihotz Plaza Antolatzaileak: Bertsolariak Libre  Kartela
                               
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratutahttp://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Gaur goizean Arabako Bertsozale Elkarteak komunikabideen aurrean prentsaurrekoa emango du Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariak Audientzia Nazionalean epaituko dituztela salatzeko. Otsailaren 17an, astelehena, goizeko 10:00etan, Gasteizko Amaia Zentroan (Arabako Bertsozale Elkartearen egoitzan)

Nik ere kantatuko dut...

Gogoratu ere otsailak 22, larunbata, Gasteizko Aihotz Plazan, 10:00etan bertsozale, bertsolari, sortzaileen… agerraldi publikoa egingo dela eta Arabako Bertsozale Elkarteak bat egiten duela BERTSOLARIAK LIBRE ekimenak antolatutakoarekin. 
Info +: http://bertsolariaklibre.weebly.com/



DATORREN OSTEGUNEAN, HILAK 20, 19:30ean, BERTSO JAIALDIA GASTEIZKO GAZTETXEAN.

BERTSOLARIAK: Sustrai Colina, Odei Barroso, Nerea Elustondo, Peio Ormazabal, Eneritz Zabaleta, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Ander Solozabal, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Manex Agirre, Unai Gaztelumendi, Erika Lagoma, Xabier Amuriza, Iñaki Viñaspre, Maialen Lujanbio.

ANIMATU ETA ETORRI!!

Bertsolariak libre

BERTSOLARIAK LIBRE ekimenetik jasotako mezua birbidaltzen dizuegu.
Arabako Bertsozale Elkarteak bat egiten du BERTSOLARIAK LIBRE ekimenak antolatutako agerraldi publikoarekin, otsailaren 22an, larunbata, Gasteizen.

Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak Audientzia Nazionalean inputatuta otsailaren 24 eta 25ean epaituko dituzte.
         Bi bertsolariak epailearen aurrera deitu dituzte Gasteizko alde zaharreko Zaharraz Harro jai herrikoietako egitarauaren barruan, 2012ko ekainaren 30ean, egin zen preso eta iheslarien senideen omenezko kalejiran bertsoak kantatzeagatik. Orain, otsailaren 24 eta 25ean epaituko dituzte, ekimen berean parte hartzeagatik inputatutako beste hamabi lagunekin batera.
         Egoera hori salatzeko Bertsolariak Libre ekimena jarri dugu martxan. Ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Horien artean, otsailaren 22an, larunbata, eguerdiko 12etan, Agerraldi Masiboa Gasteizko Aihotz plazan. Bertara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizugu, Euskal Herriko bertsolari, bertsozale, euskaltzale, sortzaile....guztiekin batera komunikabideen aurreko Agerraldi Masiboan parte hartu dezazun.
         Bertsolariak Libre kamisetak (5€) ere atera ditugu eta berau jantzita etortzeko animatzen zaitugu. Oraindik zurea ez badaukazu http://bertsolariaklibre.weebly.com/ webgunean daukazu berau eskuratu ahal izateko informazio guztia.
         Sormenez elkartasuna adierazi nahi izanez gero, bertsolariaklibre@gmail.com helbidera bidali ditzakezu zure argazki, bertso edo bideoak. Ondoren webgunean argitaratuko dira. Beste baliabide batzuk ere badituzu eskuragarri:
         Sortzaileek bere sentimendu eta pentsamenduak libreki adierazi behar dituelako eta adierazpen askatasunik gabe kulturak ez duelako etorkizunik, BERTSOLARIAK LIBRE.
         Otsailaren 22an Aihotz plazan elkar ikusiko dugulakoan, jaso gure agurrik beroena. Eta gerturatzeko asmotan bazabiltza, jakinarazi iezaguzu. Eskertuko dizugu!
         BERTSOLARIAK LIBRE EKIMENA

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

Familia euskaraz jolasean ikastaroa

Kaixo, lagunok!!

'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz' egitasmoko hurrengo emanaldiak zehaztu bezain laster kartelak bidaliko dizkizuegu. Baina bitartean Urtxintxa Eskolarekin eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera antolatutako ikastaro interesgarri baten informazioa helarazten dizuegu. Doakoa eta irekia da, hortaz, zabaltzen laguntzea eskertuko genizueke. 

[IKASTAROA] Familian euskaraz jolasean 

Jolas eta abestiek haurren garapenean eta euskararen normalizazioan duten garrantzia adieraztea eta euskaraz jolastuz gozatzea izango da ekintza honen helburua. Modu honetan, familian euskarazko harremana indartu eta euskararen transmisioa sustatzen duten dinamikak izango dira nagusi.
Noiz? Ikastaroa bi saioz osatuta dago:
  • Otsailaren 8an, larunbatean, 11.00etatik 13.00etara (gurasoek bakarrik hartuko dute parte)
  • Otsailaren 15ean, larunbatean, 11.00etatik 13.00etara (gurasoek umeekin batera hartuko dute parte; 3 eta 8 urte bitarteko haurrak)
Non? Landazuri kiroldegiko kantxa (kaleko oinetakoekin ezin da sartu. Ortozik edo kirola egiteko zapatilak eraman beharko dira)
Izena emateko: Bidali mezu bat zure izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa zehaztuzzurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera. Konfirmazio mezua jasoko duzu lekua duzu(e)n jakiteko.

Bestetik, datorren astelehenean (OTSAILAren 10ean) Gasteizen aisialdia euskaraz sustatzeko lantaldea sortzeko asmoz GEU elkarteak deitu duen bileran parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. 
Gasteizen aisialdia euskaraz sustatzeko talde irekia
  • Noiz? Otsailaren 10ean, astelehenean, 18.30etan 
  • Non? Landatxo Gizarte Etxean. (El Campillo)
Edozein zalantza baduzue jarri gurekin harremanetan
Aste ona izan!! 

Aste honetako bertso saioak

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-02-07, ostiralaGasteiz
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA. Bertso-merendua (5 €, izena emateko 692711877)Bat-bateko taldeak: Bertxotxoak-Gasteiz eta Unibertsolariak-Aramaio. Idatzizko taldea: Leihotik at!-Gasteiz Ordua: 20:30 Lekua: Landatxo elkartea Antolatzailea: Bertxotxoak taldea Kartela

2014-02-08, larunbataIzarra
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA. Bertso-bazkaria (15 €, izena emateko 665700097). Bat-bateko taldeak: Urkabustaiz eta Sorginetxe-Agurain. Idatzizko taldea: Urkabustaizko Gazte Asanblada Ordua: 14:00 Lekua: Behekoiturri elkartea Antolatzailea: Urkabustaiz taldea Kartela
                               
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratutahttp://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
banner kuadrilla artekoa 4 oinarri email.jpg