2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

IGANDEAK JAI FAMILIA GIROAN

Kaixo, lagunok!!! 

Igande honetan Gasteizko Alde Zaharrean kokatutako FALERINA LORATEGIAN izango da IGANDEAK JAI saioa. Kartela eta informazioa zuen inguruan zabaltzea eskertuko genizueke, eta nola ez, saioan parte hartzera gonbidatuta zaudete!! 

Bestetik, Gasteizko Jaien bueltan IGANDEAK JAI saio berezi bat antolatuko dugu. Abuztuaren 3an, igandean, 18.00 - 20.30,  Aihotz plazan (Matxete) izango da.  Ikuskizunaren ostean 'Betiko jolasak' modu parte–hartzailean antolatzea da asmoa. Antolaketan parte-hartzeko topaketa berezia deitu dugu UZTAILAren 1ean, asteazkenean, 19.00etan Errexala elkartean (Aiztogile kalea, 62).IGANDEAK JAI saio berezaren antolaketan parte hartzeko aukera baduzue, bertan ikusiko dugu elkar!! Ondo segi!! 



'IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz'

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak beste hainbat eragilerekin elkarlaneankudeatzen duen egitasmoa.

Ekainak 29
Falerina lorategian


  •  17.00etan 'Maddi Pirata' Ane Monna, Oskola eta Karramarroi
Maddi kostaldeko neska alaia zen, baina egunbatean Miss Cauliflower erregina gaztakeriak egiten hasi zen. Maddiren ametsak, ohiturak eta bere herriaren askatasuna jokoan zeuden. Maddik erabaki bat hartu zuen: Pirata bihurtzea!

  • 18.00etan Piraten Ginkana
Maddi bezala, gu ere pirata bihurtuko gara eta ginkana dibertigarria egingo dugu. Pirata taldeak osatuko ditugu eta talde bakoitzak froga batzuk gainditu beharko ditu altxorra topatzeko.

Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Goian, HORDAGO! Taberna,  Goian, Urtxintxa eskola eta Gasteizko Udala


* Kartela atxikita
Informazio gehiago: 945222153 / geuelkartea@grn.es

2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-06-20, ostiralaMurgia
Bertso-poteoa. Zuia Euskaraz. Ordua: 19:00 Lekua: Tabernetan zeharBertsolariak: Ruben Sanchez, Xabi Igoa Antolatzaileak: Zuiako Udala Kartela

2014-06-21, larunbata, Gasteiz
Bertso-bazkaria. Arriaga auzoko jaiak . Ordua: 15:00 Lekua: Umandi ikastolako frontoian Bertsolariak: Felipe Zelaieta eta Asier Otamendi Antolatzaileak: Bost Urki Arriagako Auzo Elkartea Kartela

Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Larunbat honetan, ekainaren 21ean, izango da Euskal Herriko Eskolartekoaren eguna eta final. Egun osoko festa bihurtuko da Oriokoa. Goizean bat-bateko finala, ondoren herri bazkaria, eta bazkalondoan bertso-eskolen emanaldiak eta erromeria. Herrialdeetatik autobusak jarriko dira bertara. Kamisetak eta bazkari txartelak salgai daude.

2014(e)ko ekainaren 11(a), asteazkena

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-06-13, ostiralaGasteiz
Bertso-afaria Ordua: 21:00 Lekua: Armentia ikastolako jantokia Bertsolariak: LH eta DBHko ikasleak,Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu, Iker Pastor Antolatzailea: Armentia Ikastola Kartela
 2014-06-15, igandeaLapuebla de Labarca
Bertso-saioa Ordua: 12:30 Lekua: Graciano gunea Bertsolariak: Orlando Arreitunandia, Oier Arbina, Paula Amilburu, Unai Bengoetxea Gai-jartzaileak: Arantxa Sobrino Antolatzaileak: Araba Euskaraz Kartela  
2014-06-15, igandeaZalduondo
Jaiak. Bertso-ronda etxez etxe Ordua: 15:00 Lekua: Herriko plazatik abiatuta Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Jagoba Apaolaza Antolatzaileak: Zalduondoko Jai Batzordea       
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa
 Arabako bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/
 BAZENEKIEN?
Ikasturtearen bukaerarekin batera, ikastetxeen arteko bertso-topaketak burutzen ari dira Arabako hainbat herritan. Araban 41 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, 112 geletan, 5. eta 6.mailako 2057 ikasle guztira.

2014(e)ko ekainaren 5(a), osteguna

Mintzapote Euskalduna Salburuan

Gogoratu gaur mintzapoteo euskalduna daukagula!!!!
Halia Tabernan hasiko dugu 19:30tan

Eguraldi bikain honekin
ANIMATU ETORTZEN!!!!

2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

EKAINEKO EUSKARAREN AGENDA



ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-06-03, astearteaGasteiz
Bertso-saioa Ordua: 10:10 Lekua: Francisco de Vitoria ikastetxea Bertsolariak: Haritz Casabal, Felipe Zelaieta Antolatzaileak: Francisco Vitoria Ikastetxea      
 2014-06-04, asteazkenaAgurain
Bertsoa Bizi Gazte: bertso-saioa Ordua: 13:00 Lekua: Harresi aretoa Bertsolariak: Irati Anda, Iker Pastor Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea     
 2014-06-06, ostiralaAntoñana
Bertso-afaria Ordua: 21:00 Lekua: Antoñanako Elkartea Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Paula Amilburu Antolatzaileak: Mendialdeko Bertso-Eskola Kartela
 2014-06-06, ostiralaAramaio
Bertso-afaria Ordua: 21:00 Lekua: Marixeka elkartea Bertsolariak: Legutioko Bertso-Eskola, Aramaioko Bertso-Eskola Gai-jartzaileak: Manex Agirre Antolatzaileak: Aramaioko Bertso-Eskola
 2014-06-07, larunbataLanda (Arratzua-Ubarrundia)
Bertso-saioa Ordua: 15:30 Lekua: Landa Bertsolariak: Iñaki Lertxundi eta Paula AmilburuAntolatzaileak: Arratzua-Ubarrundia Gazte Asanblada Kartela
 2014-06-07, larunbataIzarra
Bertso-poteo-afaria Ordua: 19:00 Lekua: Izarrako frontoitik abiatuta Bertsolariak: Zigor Enbeita, Xabi Igoa, Onintza Enbeita Antolatzaileak: Urkabustaizko Bertso-Eskola Kartela
 2014-06-08, igandeaGasteiz
Kalearte, kaleko arteen nazioarteko erakustaldia. "Bertsolharitza" haurrentzako ikuskizuna Ordua: 12:00etan eta 17:30ean Lekua: Sequoia Lorategia Antolatzaileak: Gasteizko Udala        
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa
 Arabako bertso-agenda eguneratuta:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/
 BAZENEKIEN?
Larunbatean, Legution, 2014ko Arabako Bertso Eskolartekoaren jaia eta finala izan zen. Gaztetxoen sortak, gazteen finala, poteoa, bazkaria, herri olinpiadak… Egun borobila. Hemen dituzu kronika eta argazki batzuk. http://www.bertsozale.com/eu/araba/albisteak/egun-borobila-arabako-eskolartekoaren-festa-eta-finala