2014(e)ko apirilaren 1(a), asteartea

Euskaraz Bizi eguna 2014 Gasteizen! (Apirilak 5)

Apirilaren 5erako deitu du aurten Euskal Herrian Euskaraz-ek Euskaraz Bizi eguna. Urtero moduan, euskaldunok euskaraz bizi nahia aldarrikatzeko eguna izango da eta ondo pasatzeko aukera ere izango dugu. Gasteizen izango da oraingoan; bilbotarrok erraz izango dugu, beraz, bertaratzea.
Egitaraua, goizetik hasiko da, Porrotxek 11etan botako duen txupinarekin. Eguerdian herri bazkaria izango dugu eta, arratsaldeko 6etan, Andra Mari Zuritik, nazio manifestazioa abiatuko da. Egun osoan izango da kale animazioa eta, arratsaldeko 8etatik aurrera, kontzertuak ere egongo dira.
Aldarrikapena eta jaia uztartzeko aukera bikaina dugu euskaltzaleok, beraz, apirilaren 5erako. Eta hor ikusiko gaituzu Hau Pittu Hau konpartsako hainbat kide ere, betiko moduan, euskaraz biziz.
Apirilaren 5ean Gasteizen elkar ikusiko dugulakoan, ondo segi eta… bizi euskaraz!!

Euskaraz Bizi Egunerako deia egin dute Gasteizen

Astebete barru egingo da festa eta aldarrikapenerako parada eskainiko duen eguna. Porrotxen txupinazoarekin ekin ostean, herri bazkaria, Nazio Manifestazioa eta kontzertuak izango dira, besteak beste.




Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak deituta heldu den apirilaren 5ean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi Egunerako deia egin dute.
Jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egunerako justu aste bete falta dela, egitarauaren kokaleku nagusia izango den Gasteizko alde zaharrean egin dute deialdia aipatu egitaraua auzolanean antolatzen lagundu dieten hainbat eragile eta norbanakorekin. Tartean zeuden Ttek elektrotxaranga, eskalada topaketak egingo dituzten Otxogorrigaina mendi elkartea, Jare dantza taldea, Mendialdeako dultzaineroak, Katuak alde zaharreko tabernen kolektiboa, eta abar, besteren artean.
Euskaraz Bizi Egunerako deia egiteaz gain, "Ez gara espalotik jaitsiko! Euskaraz bizi" lelopean arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo den Nazio Manifestazioan parte hartzera animatu nahi izan dituzte Euskal Herriko euskaldun eta euskaltzale guztiak.

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-04-04, ostirala, Gasteiz
Bertso-afaria (Izena emateko ikusi kartela) Ordua: 21:00 Lekua: Larragorri Elkartea (Ariznabarra auzoa) Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Jon Maia Antolatzaileak: Larragorri Elkartea Kartela

2014-04-05, larunbata, Agurain
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA festa: 11:00 hitzordua; 12:00 bertso-poteoak; 15:00 bazkaria (izena emateko ikusi kartela); 17:00 Puntuka; 18:00 kontzertua: Gibelurdinek; 20:30 Bertso-punk Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea eta Kuadrilla artekoan parte hartu duten bat-bateko 15 taldeak Kartela

Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez:http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Kuadrilla artekoaren JAIA, apirilak 5, Agurainen.
Bazkaria 12 euro (Kuadrilla artekoan parte hartu dutenentzat dohainik) Izena ematekoaraba.sustapena@bertsozale.com
Gauean aterpean lo egiteko aukera.

2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

ASTE HONETAKO BERTSO-SAIOAK ARABAN

2014-03-25, asteartea, Gasteiz
"Bi bala" ikuskizuna bertso-saio musikatua Ordua: 20:30 Lekua: El Parral taberna Bertsolariak: IƱaki Gurrutxaga, Aitzol Barandiaran Parte-hartzaileak: Julen Goikoetxea, Xabier Etxeberria Antolatzaileak: Geu elkartea Kartela

2014-03-27, osteguna, Gasteiz
Bertsokatu txapelketa. Finala Ordua: 20:00 Lekua: Gaztetxea Bertsolariak: Ane labaka, Ruben Sanchez, Peio Ormazabal, Amaia Elizagoien, Xabi Igoa eta Jon Ruiz de Pinedo Gai-jartzailea: Asier Ortiz de Guinea Antolatzaileak: Kutxiko Tabernariak Kartela

2014-03-28, ostirala, Gasteiz
Bertso-afaria Ordua: 21:30 Lekua: Kakiturri elkartea Bertsolariak: Xabier Rico, Felipe Zelaieta, Asier Otamendi, Serapio Lopez, Juan Mari Juaristi, Alberto Martinez "Beito", Rikardo Gonzalez De Durana, Xabi Lopez de Santiago         Antolatzaileak: Gasteizko Mintzalaguna Kartela

2014-03-29, larunbata, Aramaio
Arabako Bertso kUadRilla aRtEkoA. Bertso-bazkari-desafioa (Izena emateko ikusi kartela). Bat-bateko taldeak: Unibertsolariak-Aramaio vs. Aramaioko Garratzak Ordua: 14:00 Lekua: San Martin eskola Antolatzailea: Unibertsolariak taldea Kartela

                               
Saioren bat hemen agertzen ez bada informazioa bidali ahal duzu formulario honen bidez: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/#saioa

Arabako bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/index/araba
Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/

BAZENEKIEN?
Kuadrilla artekoaren JAIA, apirilak 5, Agurainen.
Kristoren plana, kristo guztia Agurainera.
Bazkaria 12 euro (Kuadrilla artekoan parte hartu dutenentzat dohainik) Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com
Gauean aterpean lo egiteko aukera.