2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

IGANDEAK JAI, FAMILIA GIROAN EUSKARAZ

Kaixo, lagunok!! Igande honetan Mariturriko Eskolan izango dugu IGANDEAK JAI saioa. Informazio honekin batera ekainera bitarteko saio guztien kartela eta informazioa atxikita duzue. Zabaltzen laguntzea eskertuko genizueke. Mila esker!! 


'IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz'


Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak beste hainbat eragilerekin elkarlanean abian  jarri duen egitasmoa. 

Martxoak 23
Mariturri Eskola
(Iruña Veleia kalean)


  • 17.00etan 'Tina' Zirkun Zirko (txotxongiloak & antzezlana)

Ikustaldi honetan, Tinaren historioa kontatzen da. Tina, bere jabe Rigoberta maltzurrak eraginda, gela itxi eta ilun batean bizi den txotxongilo bakarti bat da. Honek, amets bat du: bizitza itogarri horretatik alde egitea eta munduko haur guztiekin jolastea... Ikustaldian zehar bere irudimenaren mundua ezagutuz, bertatik alde egitea nola lortzen duen ikusiko dugu... 'Agian ametsak ez dira desagertzen esnatzen garenean, agian norbaitek gordetzen dizkigu...'
  • 18.00oetan 'Jolas koloretsuak'
Paraxuta, oihalak eta puxikak erabiliko ditugu, besteak beste, familian elkarrekin jolasteko. Kolorez beteriko jolas dibertigarriak!!

Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Mariturri Galtzagorri Guraso Elkartea

* Atxikita 2014 saioen informazioa






* Informazio gehiago: 945222153 / geuelkartea@grn.es




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina