2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

MINTZALAGUNEN JAIA, Maiatzak 31


Mintza Eguna, maiatzaren 31n Izarran
Mezu hau ondo ikusten ez baduzu sakatu hemen
MAIATZAREN 31n, LARUNBATEAN, MINTZA EGUNA, EUSKAL HERRI OSOKO MINTZALAGUNEN JAIA

ZATOZ IZARRARA!! 



Gorbeialdeko mintzalagunak buru belarri ari dira egun osoko festa antolatzen, eta egitarau hau prestatu dute: 
11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian.
12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran!
13:30 Mintza kalejira bertsolariekin.
14:30 Bazkaria plaza berrian (Eguraldi txarra izanez gero bazkaria frontoian izango da)
16:30 Mintzalagun taldeetan ahalegin berezia egiten duten zenbait kideri sari banaketa.
17:30 Erromeria Parradust taldearekin.
22:00 Kontzertuak gaztetxean.
Bazkarirako txartelek 16€ balio dute, eta maiatzaren 27ra arte eskuratu daitezke. Barazkijale eta zeliakoentzako menua ere badago!
Txartelak herriko euskaltzaleen elkartean eta Topagunean eskuratu daitezke
E-POSTA BIDEZ BAZKARIAN IZENA EMATEKO          arrate@topagunea.org
Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean. Biztanle gutxi diren arren, astero 30 lagun elkartzen dira mintzalagun taldeetan, eta herriko bestelako egitasmoetan ere saretzen dira.

Mintza Egunaren antolaketan bertako Lan eta Jolas elkartea, Gazte Asanblada eta bestelako eragileak ari dira mintzalagunekin batera.
Iazko Mintza Eguna Elgoibarren izan zen.  argazki gehiago ikusi nahi?
MINTZALAGUNA.ORG GUNEAN MINTZALAGUNA EGITASMOARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA AURKITUKO DUZU

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina