2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

IGANDEAK JAI FAMILIA GIROAN

Kaixo, lagunok!!! 

Igande honetan Gasteizko Alde Zaharrean kokatutako FALERINA LORATEGIAN izango da IGANDEAK JAI saioa. Kartela eta informazioa zuen inguruan zabaltzea eskertuko genizueke, eta nola ez, saioan parte hartzera gonbidatuta zaudete!! 

Bestetik, Gasteizko Jaien bueltan IGANDEAK JAI saio berezi bat antolatuko dugu. Abuztuaren 3an, igandean, 18.00 - 20.30,  Aihotz plazan (Matxete) izango da.  Ikuskizunaren ostean 'Betiko jolasak' modu parte–hartzailean antolatzea da asmoa. Antolaketan parte-hartzeko topaketa berezia deitu dugu UZTAILAren 1ean, asteazkenean, 19.00etan Errexala elkartean (Aiztogile kalea, 62).IGANDEAK JAI saio berezaren antolaketan parte hartzeko aukera baduzue, bertan ikusiko dugu elkar!! Ondo segi!! 



'IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz'

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak beste hainbat eragilerekin elkarlaneankudeatzen duen egitasmoa.

Ekainak 29
Falerina lorategian


  •  17.00etan 'Maddi Pirata' Ane Monna, Oskola eta Karramarroi
Maddi kostaldeko neska alaia zen, baina egunbatean Miss Cauliflower erregina gaztakeriak egiten hasi zen. Maddiren ametsak, ohiturak eta bere herriaren askatasuna jokoan zeuden. Maddik erabaki bat hartu zuen: Pirata bihurtzea!

  • 18.00etan Piraten Ginkana
Maddi bezala, gu ere pirata bihurtuko gara eta ginkana dibertigarria egingo dugu. Pirata taldeak osatuko ditugu eta talde bakoitzak froga batzuk gainditu beharko ditu altxorra topatzeko.

Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Goian, HORDAGO! Taberna,  Goian, Urtxintxa eskola eta Gasteizko Udala


* Kartela atxikita
Informazio gehiago: 945222153 / geuelkartea@grn.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina