2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea

JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen, larunbat honetan, azaroak 15, eta azaroaren 25ean, asteartea. EGITARAUA
Oraingo mezu hau, parte hartzeko asmoa ote duzuen galdetzeko idazten dizuegu, eta batez ere interesa izan dezakeen edonoren artean ezagutarazteko.
Jardunaldiak irekiak eta doakoak dira eta ez dago, aldez aurretik, izena eman beharrik. Hala ere, antolakuntza kontuak ( gelak, materiala, hamaiketakoa,..)  ahalik eta ondoen egin ahal izateko, eskertuko genizueke zuen parte hartzeko asmoaren berri  guri ematea jolasabainogehiago@gmail.com helbidera idatziz.
Jardunaldiak inauguratu berri den OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAn izango dira, eta aukera aparta izango dugu, jauregi eder hori euskararen begiradatik ikusteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina