2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

Igandeak Jai, Familia giroan euskaraz

IGANDEAK JAI, 
familia giroan euskaraz

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko GEU elkarteak kudeatzen duen proiektua.



Otsailak 22 
Barrutia ikastola

  • 17.00etan 'Izeba Tekla'  Musika, jolasa eta pianoa. Xabier Lizaso pianojoleak haurrak musikarekin jolasten jartzen ditu emanaldian. Haurrak eta musika dira protagonista , ez pianojolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara. 

  • 18.00etan  "Soinu, erritmo eta emozio tailerra" Haurrek eta helduek elkarrekin aritu dira tailer honetan. Izeba Teklarekin bezala, musika izango da oraingoan ere protagonista eta musika horrekin erritmo ezberdinak landu ditugu. Erritmoen bitartez emozio ezberdinak lantzea izango da helburua. 

Antolatzailea: GEU elkartea


Laguntzailea: Barrutia Ikastola, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina