IGANDEAK JAI,
familia giroan euskaraz
Martxoak 29
Carmelitas Sagrado Corazón
- 17.00etan SKRATX. Denborarekin super-heroitik anti-heroia izatera pasa da Skratx. Baina arazo bat azaldu zaio orain eta konpondu behar du, edo betirako kapa zintzilikatu. 'WertIgo' doktoreak bere kidea 'Fantastik-Luzi' bahitu egin du, eta libratzeko energia mordoa beharko du. Baina Skratx ez da oso azkarra, eta Luzi askatzeko publikoaren laguntza beharko du.
- 18.00etan Super-heroi mozorroa. Super-heroi bihurtuko gara, bakoitzak bere izena eta misioa izango du! Horretarako, antifaz originalak eta kapa pertsonalizatuak sortuko ditugu.
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxea, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEihvNBnuhnKhqPtwz7VpYTHsV-eXp6w-R1NwFZn6wGX-E1UXJR65b4ONNdl46YPOeRJx3yXC8DR9ky_sXelzzQGOgWpNjRIPZ8esNq5YVoms9PF35TaJXBhJ2nQs07977EahhNKiBtJ45Zm/s1600/kartela_otsaila_carmelitas_2015-page-001.jpg)
Hurrengo saioen informazioa: IGANDEAK JAI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina